PALESTINARREKIKO ELKARTASUNA
Aurten ere, Palestinarekiko elkartasuna erakusten jarraitu nahi dugu. Hori dela eta, emanaldi guztietan Palestinako bandera erakutsiko dugu eta Palestinaren aldeko dantza soil bat egingo dugu, jarraian ageri diren Karlos Linazasororen hitzekin lagunduta.
Kendu dizkigute gure lurra eta aziendak / errefuxiatuak gara gure lur zaharrean
Gure eskubideak etengabe urratuak dira / bizirauteko borrokatzen gara egunero.
Kendu dizkigute gure lurra eta aziendak / errefuxiatuak gara gure lur zaharrean
Hirurogeita hamabost urte luzez zanpatuak / Hirurogehita hamabost urtez herbesteratuak
Aske bizitzea / Geure buruaren jabe
Okupaziorik ez / Bakean nahi dugu bizi
Hirurogeita hamabost urte luzez zanpatuak / Hirurogehita hamabost urtez herbesteratuak
Herri libre bat gara / Geure lurrean itoak
Palestinarentzat / Bakea iritxiko da. (3 aldiz)
HITZAK -PALESTINAREN ZAURIAK (deskargatzeko)
IRAILEKO MUXIKOAK EASO PLAZAN
Iraileko muxikoak Boulevardean egin beharrean, EASO Plazan izango dira.
-
-
-
-
-
-
-
- Eguna: Irailak 20
- Ordua: 12:00.
- 11:45tan mutildantzak egongo dira.
-
-
-
-
-
-
Zatoz JEIKI HADI taldearekin dantza egitera!
MUXIKOAK LOIOLAKO ERRIBERAN
Loiolako Erriberetako jaietan Muxikoak dantzatzeko aukera izango dugu.
-
-
-
-
-
-
-
-
-
- Eguna: Irailak 19, larunbata
- Ordua: 12:00
- Lekua: Maria Zambrano plaza
-
-
-
-
-
-
-
-
Anima zaitez!
Matrikula 2026-27

2026-27 ikasturterako izen-ematea elkartearen egoitzan-San Bartolome kalexka 5, Donostia- egingo da, ondorengo egunetan, beti ere 18:30etatik 20:00etara:
-
-
-
-
-
-
-
-
-
- irailak 8, ikasle berrientzat
- irailak 9 eta 10, aurreko urteko ikasleentzat
-
-
-
-
-
-
-
-
Taldeak osatzerakoan kontuan hartuko ditugu bai ikasleen maila zein norberaren lehentasunak ere.
Matrikularen prezioa: 100€
Herri Dantza Aste Nagusian

Donostiako aurtengo Aste Nagusiko kainoikadan hiriko zazpi dantza talderen ordezkaritza izan zen. HERRIDANTZA udaletxeko terrazan egon zen Antiguotarra Dantza, Arkaitz Añorgako Dantzariak, Eskola Dantza, Gero Axular Dantza , Goizaldi Dantza, Trebeska Dantza eta Kresala Dantza taldeko kideekin batera Aste Nagusiari hasiera emateko.




